Utilizamos cookies propias y de terceros para obtener datos estadísticos de la navegación de nuestros usuarios y mejorar nuestros servicios.
Puedes aceptar nuestra política de cookies o elegir las cookies que deseas descargar en las opciones.
Hello,
nice to meet you!
- Joan

Iñigo da ieTeamen motibazioa eta ilusioa. Bera da ametsak lortzen laguntzen diguna. Arima nekaezina dauka eta bide berriak arakatzea gustatzen zaio, beldurrik gabe eta beti irabazteko asmoarekin. Gure taldeko punta-puntako kidea da, gure markaren erreferentzia eta makineria mugitzen duen motorra. Nonahikoa eta balioaniztuna da; beti dago merkatuari adi, bezeroarekin eta taldearekin batera.

Aitor baikortasun hutsa da, pertsona naturala, jendetasun handia duena. Haiekin lan egitean gozatzen den pertsona horietakoa da. Zorrotza baino zorrotzagoa da; xehetasun guztiak zaintzen ditu eta ez du ezer ahazten. Izugarri gustatzen zaio beste kultura batzuk ezagutzea, horietaz jabetzea eta horietara egokitzea... Onena da ez duela esfortzurik egin behar...

Gure amatxo. Lasaitasuna ematen digu tentsio-uneetan; pazientzia dauka; gutxi entzuten zaion arren, beti dago hor eta isiltasun paregabean lan egiten du, emaitza zoragarriak lortuz. Daukan gauzarik onena hauxe da: ez da horretaz inoiz harro agertzen. Bera da sinpletasuna bertute bihurtuta...

Gure markaren zaindari leiala. Anak bere energia kutsatzen dio bulego osoari sartzen den unetik... eta bera ez dagoenean ere mantentzen da energia hori, bere arrastoa bertan geratzen delako! Bere ausardiak, adoreak eta erabakitasunak taldea motibatzen dute eta dena bezeroengana epe barruan heltzea lortzen dute. Bera gabe, merkataritza-jokoaren antolaketa eta gure marketina ez lirateke egun direna izango.

María da bulegoan sartzean ikusten dugun lehenengo aurpegia eta egun onak ematen dizkiguna... Bere egunerokotasunean, nortasun-, antolakuntza- eta zorroztasun-dosi berberak aplikatzen ditu. Bera da ospakizun guztietan sartzen gaituena... edozer antola dezake, gourmet bazkari bat edo danborrada bat... Labur esanda, saltsero hutsa da!

Leire bulegoan agertzen denean, giroan nabaritzen da. Beti dago ikasteko prest, proiektu berriei ekiteko prest... Urteetako esperientziak eta bere izaera nekaezinak erakutsi digute nahi duenak ahal duela; aurrekoaz gain, egunero mundu osoko bezeroetara egokitzeko malgutasuna eta gaitasuna dira bere bereizgarri ahaztezinak eta bereziak.

Gure Maitte! Gure Maitte bulegoko neskarik zuhurrena dela esan genezake; gutxi hitz egiten duela baina asko laguntzen duela eta hori irizpidearekin eta objektibotasunarekin egiten duela. Beti da profesionala bere lanean eta dibertigarria aisialdi-uneetan; kontua da guri... izugarri gustatzen zaigula berarekin egotea edozein momentutan!

Etorri zen lehenengo egunetik, marrazoen artean utzi genuen eta, ordutik hona, etengabe hazi da. Beti dago denetarik egiteko prest, baina betiere antolakuntzarekin!

Esan dezakegu Mattin bulegora iristen denean umorea eta giro ona ere iristen direla. Lagunartekoa eta beti prest lankideei laguntzeko eta bere aletxoa ekar dezakeen edozein proiektutan parte hartzeko. Alemaniatik etorri berria da, eta harentzat ez dago mugarik. Gauza bera egiten du nazioartekotze-plan batek Euskadiko enpresa batentzat eta munduko beste puntako batentzat.

Energia hutsa ... Kontsultore bihurtutako abokatua da. Azkarra eta bizia praktikan eta egikaritzapenean. Asko gustatzen zaio gauza berriak aurkitzea eta ezagutzea: kulturak, herrialdeak, bazkariak... baita bezero batek fabrika dezakeen piezarik arraroena ere.

Gure Katta bulegoko neskarik berdeena da. Praktikak egiten hasi zen eta denbora gutxian konturatu ginen, gaztea izan arren, heldutasuna helarazten duela, oso jarrera egokia duela eta konpromisoa daukala taldearekiko zein bezeroekiko... Beti bukatzen du egin beharrekoa eta, gainera, umore onarekin eta irribarre handi batekin.

Iñaki esperientzia eta arrazoia da. Tipo gogorra ematen du, baina biziki zaintzen ditu pertsonak eta bere proiektuak. Bere usteak irmoki defendatzen ditu; asko gustatzen zaio kontsultoretza eta egunero etortzen da balioa eskaintzeko, laguntzeko, irakasteko eta ikasteko prest, bai bere lankideekin, bai bezeroekin. Izugarri gustatzen zaigu bera gurekin edukitzea.

Javi bilbotar peto-petoa da eta ieTeam Bizkaian haziarazteko etorri zen. Esperientzia dauka pertsonen hautaketan eta head huntingen; nortasun nabarmena dauka; proiektuarekiko ilusioa dauka eta egiten duena ondo egiten daki. Horrek guztiak lasaitasuna ematen digu, badakigulako A-8 errepidearen beste aldean benetako ieTeam-er bat daukagula.

Denboraren poderioz eta bere lan onari esker, bezeroen konfiantza lortu du, taldean erreferentziazko pertsona bihurtuz. Bere hazteko gogoak, eskuzabaltasuna eta txiste txarren aurrean daukan barre geldiezina direla-eta, beti egon nahi dugu berarekin.

Zerbait bere eskuetara erortzen bada, badakigu emaitza onak izango dituela. Nekaezina eta borrokalaria da eta hori erakusten du, bai parte hartzea maite duen spartan race lasterketetan, bai bere eguneroko bizitzan. Proiekturen bat trabatzen zaigunean, bera beti dago hor, bere hamaika ideiekin eta antolakuntza finarekin; ez digu kezkarako tarterik uzten.

Nahia ahalmena ere bada; bere gogoek eta indar naturalak egunero haztera bultzatzen dute. Gardena eta zuzena da; beti partekatzen ditu bere iritziak eta taldearen eskura jartzen ditu bere baliabide anitzak. Waterpoloan erdiko jokalari gisa jokatu izan du; horregatik, beti dago xehetasunei adi eta ez digu inoiz despistatzen uzten.

Oihane umiltasuna eta apaltasuna da; hori dela-eta, % 100era egiten du lan, proiektu guztiak arrakastatsuak izan daitezen. Oso dibertigarria da eta, askatzen denean, bere alderdi flamenkoa erakusten digu...

Bere lanarekin konprometitua eta izugarri nekaezina. Javi ezagutzerakoan, lehenik, mutil lotsatia irudituko zaizu, baita serioa eta erreserbatua ere... Baina emaiozu denbora apur bat eta zure lehenengo irudi hori aldatuko da.

Julen gure aizkolari profesionala da, ez dago aurre egingo dion enborrik! Hautaketa-prozesu bat bere eskuetan erortzen denean, profesional bakoitza mimoz tratatzen du, lan bikaina ziurtatzeko. Jatun onaren maitale eta bizkaitar ona, zuri-gorrien koloreei leial.

Rokso konpromisoa da, eta ondo egina zati berdinetan. Gaztea izan arren, pertsona ausarta da, oso positiboa, eta etengabe ari da informazio berria xurgatzen hazten jarraitzeko. Horrelakoa da Rokso! Beti laguntzeko prest.

Iñaki Lazkaoko mendizale eta txirrindularia dugu. IeTeamera etorri zen arlo berri bat abian jartzeko eta ideiak negozio bihurtzeko. Bere start-up jargoiarekin zoratzen gaituen eta Athleticekoa den arren, taldeko gainerako kideekiko duen lankidetza-jarrerarekin konpentsatzen du.

Gure nafarra heldu zen lehenengo egunetik, bagenekin gurekin geratuko zela. Badaki bereganatzen duena helarazten eta transmititzen... izaera inkonformista dauka eta bere ideiak eta iritziak defendatzen ditu.

Gaztetasunaren eta zentzuaren arteko nahasketa bikaina. Egunerokotasunean, start-up bakoitzaren negozio-ikuspegiarekin harritzen zaitu. Oso zorrotza da epeekin. Bere bereizgarria: bildutako ile-mototsa.