Yellow Papers / Nola hasi nazioarteko merkatuetan saltzen?

13 Sep

Nola hasi nazioarteko merkatuetan saltzen?

Ziur gaude zuetako askok uste zenuela nazioartean saltzea atzerriko multinazional handietako bat zela, urrunekoa. Entzuna zenuen enpresa handi horiek, beren ehundaka departamentu ezberdinen artean, esportazioari eskainitako bat izaten dutela, munduan zehar hiru, lau edo bost hizkuntzatan hitz egiteko moldatzen diren eta beste herrialde batzuetan saltzea lortzen duten talde batez osatua.

Hala ere, 2008an hasi zen krisiaren ondorioz, ia espero gabe, enpresa asko nazioartekotzen hasi ziren.

Lasai ezagutu dezakezu, zuk ez zenuen nahi, baina zirkunstantziek bultzatuta, eman behar izan zenuen pausoetako bat aurrera egitea nahi bazenuen izan zen. Hasieran zaila izan zen: nondik hasi? Pixkanaka hastea erabaki zenuen (ondo egina!) eta inguruko herrialderik hurbilenetara jo zenuen. Bezero potentzialak izan zitezkeen enpresak bilatzen hasi zinen: zure hornitzaileetako batek erreferentziatutako enpresaren batekin harremanetan jartzea, nazioarteko azoka batera bisita bat egitera ausartzea, Internet bidez bilatutako enpresa batzuei deiak egitea eta hara! Zure lehen atzerritar eskaria lortu duzu! Gainera, beldurra galdu eta martxa hartu zenuen, eta gaur egun esportazioak zure enpresaren fakturazioaren ehuneko handi bat izatea lortu duzu. Zorionak!

Baina istorio hau ezaguna egiten ez bazaizu, ez kezkatu, laguntzeko gaude eta. IeTeamen hainbat izaera eta tamainatako enpresekin lan egiten dugu, nazioartekotze-prozesu baten barruan fase desberdinetan daudenak.

Zure kasua gai horietan esperientziarik ez baina nazioartekotzearen garrantziaz jabetuta zerbait egiteko gogoa duen enpresa batena bada, hona hemen lehen urratsak ematen hasteko gomendio batzuk:

   - Informazio praktikoa emango dizun nazioartekotze-plan espezifiko bat.

   - Merkatuaren azterketa praktikoa, lehenengo kontaktuak egin eta merkatuaren errealitatea ezagutzen hasteko.

   - Nazioarteko azoka batera bisitak antolatzea.

   - Atzerrian merkataritza-agenda bat, aurrez identifikatutako bezero potentzialekin biltzeko eta ezagutzeko.

Laguntzarekin edo laguntzarik gabe, lehen urratsak eman behar dira. Poliki-poliki eta kontuz joanez gero, ez dago hanka sartze handirik. Irabazi dezakezuna espero zenuena baino gehiago da.

Sounds

good?

ieTeam Donostia

Zuatzu Enpresa Parkea, Edificio Europa
5. Solairua, 3. Lokala
20018 Donostia,
Gipuzkoa
T. (+34) 943 536 124

ieTeam Bilbao

Bizkaiko Parke Teknologikoa 
804. Eraikina, 302. Moduloa
48160 Derio
Bizkaia
T. (+34) 946 421 108

ieTeam Brasil

Rua Cardeal Arcoverde 
2450 - Pinheiros
São Paulo - SP
05408-003
T. (+55) 11 3562-1830

ieTeam Middle East

Umm Ramool
Plot 54, Dubai, United Arab Emirates
P.O. Box 915050
+ 971 504539419

ieTeam Kolombia

Cl. 69a #9-66,
Bogotá, Colombia
T. (+57) 313 374 2399

Configuración de cookies

Utilizamos cookies propias y de terceros para obtener datos estadísticos de la navegación de nuestros usuarios y mejorar nuestros servicios.
Puedes aceptar nuestra política de cookies o elegir las cookies que deseas descargar en las opciones.