Lanpostu eskaintzak / KANPO SAREAREN JARRAIPEN ETA KONTROLEKO KUDEATZAILEA

BTI
26/04/2024
Bizkaia (Espainia)

KANPO SAREAREN JARRAIPEN ETA KONTROLEKO KUDEATZAILEA

BTI, Euskadiko Nazioartekotze Agentzia, KANPO SAREAREN JARRAIPEN ETA KONTROLEKO KUDEATZAILE baten bila dabil. Lan-eskaintza interesatzen zaizu? Orduan jarraitu irakurtzen! BTI-ren HELBURUA Basque Trade & Investment euskal empresei kalitatzeko zerbitzua eskaintzea du helburu nazioartekotzeko asmoa duten proiektuen garapenean. Kartara eginiko zerbitzua da, enpresen esportazioak eta nazioartekotzea sustatzeko, merkatu estrategikoetan posizionatzea helburu duten jarduerak bultzatzeko eta merkataritza- eta produkzio-ezarpenak egiteko behar den laguntza teknikoa emateko, besteak beste. LANPOSTUAREN HELBURUA Kanpo Sarearen Jarraipen eta Kontroleko arduradunaren agindupean, helburu nagusia izango da bere erantzukizun esparruaren baitan izendatutako Kanpo Sareko bulegoak koordinatzea eta kudeatzea. Hala, bulego horien funtzionamendu egokia bermatu eta prozesu operatibo globaletan estandarrak eta hobekuntzak ezartzen eta identifikatzen direla zaindu beharko du. LANPOSTUAREN FUNTZIO ETA ZEREGINAK Jarraipena eta kontrola • Bulegoak koordinatzea eta urteko helburuekin lotutako zuzendaritza-lana egitea, eta helburu horiek lortzeko ekintza-planak zehaztea eta jarraipena egitea. • Kanpo Sareko bulegoen eguneroko kudeaketaren jarraipena eta kontrola egitea, horietako jardueran gerta daitezkeen desbideratzeak identifikatuta definitutako KPIen jarraipena eginda eta zuzentzeko ekintzak ezarrita. • Saileko arduradunari esleitutako Kanpo Sareko bulegoetako KPIei buruzko informazioa ematea. • Bulegoek garatu beharreko entregagarrien plangintzan eta lehentasunak zehazteko lanean laguntza ematea. • Bulegoei laguntza ematea beren know-howa garatzen, estandar komunak ezartzen direla eta horien artean jardunbide egokienak transferitzen direla bermatuta. • Bulegoei laguntza ematea kongresuak, sinposioak, azokak, standak eta abarrak antolatzeko lanean. • Bulegoak bideratzea aukerak identifikatzeko lanean. • Bulegoen bidez egin beharreko diplomazia korporatiboko lanetan laguntza ematea. • Bulegoetako baliabide-beharrak identifikatzea eta horiek kudeatzeko lana bultzatzea: IT, giza baliabideak eta beste era bateko beharrak. • Mendeko sozietate edo bulegorik gabeko herrialdeetan, aholkularien azterketa egitea. • Saileko Zuzendaritzak agindutako zeregin osagarriak betetzea. Kudeaketa eta etengabeko hobekuntza • Bulegoetako jardueraren jarraipena eta kontrola egiteko mekanismoak eta tresnak definitu eta ezartzea, bulegoen homogeneizazioa bultzatuta. • Kanpo Sarean egin beharreko jardueren kalitatea bermatzea lotutako KPIen jarraipena eginda. • Mendeko bulegoen edo sozietateen aurrekontu mailako jarraipena eta prestaketa egiten laguntzea. • Etengabeko hobekuntza-proiektuak identifikatzea eta dagozkionak planifikatzea eta gauzatzea, saileko arduradunarekin koordinatuta. • Bulegoetako jarduerarekin lotutako gorabeherak eta hobekuntza operatiboak detektatzea. • Sareko sinergia operatiboak identifikatzea eta zerikusia duten beste ekimen batzuk proposatzea. • BasqueTraderen proiektu estrategikoak ezartzen laguntzea Kanpo Sarean. • Kontratazio-espedienteak, lizitazioak, atzerriko kontratuak eta Agentziak bideratutako erosketa-prozesuak eta -prozedurak kudeatzen laguntzea, Bulegoko zuzendariekin eta Finantza, Kudeaketa Sistemak eta TI arloarekin koordinatuta. • Sareak egoitza nagusira egin beharreko bisitak antolatzen eta kudeatzen laguntzea. • Unitatea digitalizatzea. ZE ESPERIENTZIA BEHAR DA? • 5 urte nazioartekotze-lanetan. ZER PROFIL BILATZEN DUGU? • Goi mailako unibertsitate-prestakuntza. • Graduondoko/Masterreko ikasketak baloratuko dira. • B2 titulazioaren baliokideak diren euskararen ezagutzak eta/edo B2 titulua, Hizkuntzetarako Erreferentziazko Europako Esparru Komunak eta 297/2010 Dekretuak (219. EHAA, 2010eko azaroaren 15ekoa) xedatutakoaren arabera. • C1 titulazioaren baliokideak diren ingelesaren ezagutzak eta/edo C1 titulua, Hizkuntzetarako Erreferentziazko Europako Esparru Komunak eta 297/2010 Dekretuak (219. EHAA, 2010eko azaroaren 15ekoa) xedatutakoaren arabera. Gaitasun pertsonalak • Ezinbestekoa da talde-lan gaitasuna, bezeroarekiko orientazioa, antolaketa eta plangintza, erantzukizuna, ingurunearekiko egokitzapena, lorpenerako orientazioa eta gaitasun analitikoa OINARRIAK: https://drive.google.com/file/d/1WfZtRQmHhJtQjo0k4ACb8tlOgiYsmToj/view?usp=drive_link Bilatzen ari garen pertsona zara? Anima zaitez eta igo zure hautagaitza!

Sektorea

Sektore publikoa eta GKE-ak

Enpresaren arloa

Administrazioa eta finantzak

Ikasketak

Beharrezkoa izango da 5 urteko esperientzia izatea nazioartekotze-lanetan. Horrez gain, B2 titulazioaren baliokideak diren euskararen ezagutzak eta/edo B2 titulua, Hizkuntzetarako Erreferentziazko Europako Esparru Komunak eta 297/2010 Dekretuak (219. EHAA, 2010eko azaroaren 15ekoa) xedatutakoaren arabera eta C1 titulazioaren baliokideak diren ingelesaren ezagutzak eta/edo C1 titulua, Hizkuntzetarako Erreferentziazko Europako Esparru Komunak eta 297/2010 Dekretuak (219. EHAA, 2010eko azaroaren 15ekoa) xedatutakoaren arabera.

Esperientzia

5 urte baino gehiago

Idiomas

Euskara Ertaina (B2)

Ingelesa Altua (C1)

ieTeam Donostia

Zuatzu Enpresa Parkea, Edificio Europa
5. Solairua, 3. Lokala
20018 Donostia,
Gipuzkoa
T. (+34) 943 536 124

ieTeam Bilbao

Bizkaiko Parke Teknologikoa 
804. Eraikina, 302. Moduloa
48160 Derio
Bizkaia
T. (+34) 946 421 108

ieTeam Brasil

Rua Cardeal Arcoverde 
2450 - Pinheiros
São Paulo - SP
05408-003
T. (+55) 11 3562-1830

ieTeam Middle East

Umm Ramool
Plot 54, Dubai, United Arab Emirates
P.O. Box 915050
+ 971 504539419

ieTeam Kolombia

Cl. 69a #9-66,
Bogotá, Colombia
T. (+57) 313 374 2399

Configuración de cookies

Utilizamos cookies propias y de terceros para obtener datos estadísticos de la navegación de nuestros usuarios y mejorar nuestros servicios.
Puedes aceptar nuestra política de cookies o elegir las cookies que deseas descargar en las opciones.