Lanpostu eskaintzak / EKONOMIA-KONTABILITATE ARLOKO ETA ZERBITZU OROKORREN KUDEATZAILEA

BTI
19/04/2024
Bizkaia (Espainia)

EKONOMIA-KONTABILITATE ARLOKO ETA ZERBITZU OROKORREN KUDEATZAILEA

BTI, Euskadiko Nazioartekotze Agentzia, EKONOMIA-KONTABILITATE ARLOKO ETA ZERBITZU OROKORREN KUDEATZAILE baten bila dabil. Lan-eskaintza interesatzen zaizu? Orduan jarraitu irakurtzen! BTI-ren HELBURUA: Basque Trade & Investment euskal empresei kalitatzeko zerbitzua eskaintzea du helburu nazioartekotzeko asmoa duten proiektuen garapenean. Kartara eginiko zerbitzua da, enpresen esportazioak eta nazioartekotzea sustatzeko, merkatu estrategikoetan posizionatzea helburu duten jarduerak bultzatzeko eta merkataritza- eta produkzio-ezarpenak egiteko behar den laguntza teknikoa emateko, besteak beste. LANPOSTUAREN HELBURUA: Agentziako Finantza, Kudeaketa Sistema eta IT arloko Zuzendaritzaren mende, kontabilitatearen kudeaketan, aurrekontuetan, altxortegian, zerga-kudeaketan eta merkataritza-kudeaketan laguntzea izango da haren helburu nagusia; baita zerbitzu orokorretan laguntzea ere. Lanpostuak badu nazioarteko izaera ere. Izan ere, erakundeak atzerrian dituen bulegoetako kontabilitateko egoera-orriak eta lantaldeak kontrolatu eta kudeatu behar dira. LANPOSTUAREN FUNTZIO ETA ZEREGINAK: Kontabilitatea - Agentziaren eta haren mendeko sozietateen kontabilitate eta finantza arloko egoera-orriak egitea. - Kontabilitate orokorra ikuskatzea. - Agentziaren nomina eta amortizazio-gastuak kontabilizatzea. - Eusko Jaurlaritzarentzako ad hoc txostenak egitea. - Kontabilitateko itxierak egitea. - Kanpoko auditoreekin eta aholkulari fiskalekin harremana izatea. Aurrekontuak - Zuzendaritzari laguntza ematea agentziaren ordezkaritza-bulegoen eta mendeko sozietateen urteko aurrekontua egiten. - Sozietatearen eta mendeko sozietateen aurrekontua kontrolatzea. - Eusko Jaurlaritzari agentziaren eta haren mendeko sozietateen kontabilitatearen berri ematea. Altxortegia - Sozietatearen, ordezkaritza-bulegoen eta mendeko sozietateen altxortegia planifikatzea eta kontrolatzea. - Altxortegia kudeatzea (ordainketak, kobrantzak eta bankuko berdinkatzeak). Zerga arloa - Zergak tramitatzea (PFEZ). - BEZ zergak, Europar Batasunaren barruko eragiketak eta hirugarrenekiko urteko aitorpena egitea. - Agentziaren Sozietateen Gaineko Zerga prestatzea, kanpo-aholkulariekin. Zerbitzu orokorrak - Enpresaren behar orokorren plana egitea (zerbitzuak eta hornidurak). - Zerbitzuen/hornitzaileen kontrola, koordinazioa eta jarraipena. - Erosketa- eta banaketa-kontratuen kudeaketa (mezularitza, telefonia, itzulpenak, vending, bulegoko materiala, fotokopiagailuak, bilera-gelako materiala, ekipo informatikoak eta altzariak). - Lizitazioak prestatzen eta baloratzen parte hartzea. - Agentziaren beharrak koordinatzea eta kudeatzea EJ/SPRIrekin batera. - Agentziaren lizitazioen kontratazio elektronikoko mahaian parte hartzea. Langileen bizi-aseguruak eta Agentziaren erantzukizun zibileko aseguruak kudeatzea eta kontratatzea. - Bidaia Agentziaren kontratazioa kudeatzea eta kontratuaren jarraipena egitea. - Agentziako langileen eta hirugarrenen (aholkulariak, hizlariak...) bidaiak/hotelak/beste batzuk kontratatzea eta bidaietako jazoerak kudeatzea. - Agentziaren bidaia-politika prestatzea, eguneratzea eta betetzea. ESPERIENTZIA: - 5 urteko esperientzia profesionala finantza-sailetan eta/edo finantza-auditoretzan. - Nazioarteko enpresetan esperientzia izatea baloratuko da. - ERP ezagutzak izatea baloratuko da. - Urteko kontuak egiten esperientzia. - Kontabilitateko txostenak egiten eta/edo azterketan esperientzia. - Zergak prestatzen eta/edo azterketan esperientzia (BEZ, PFEZ eta Sozietateen Gaineko Zerga). ZER PROBIL BILATZEN DUGU? - Goi mailako unibertsitateko ikasketak: Ekonomia, Enpresen Administrazioa edo antzekoa, eta Finantza arloko graduondoa/masterra izatea baloratuko da. - Ezinbestekoa da taldean lan egiteko gaitasuna, bezeroarenganako orientazio handia eta erantzukizuna izatea. Antolaketa eta planifikazioa eta ingurune berrietara egokitzeko gaitasuna ezinbestekoak dira jarrera hori hartzeko. Oinarriak: https://drive.google.com/file/d/1ZG0vfkYDLrfwEGMRPABsl2OX08P2BU7l/view?usp=sharing Bilatzen ari garen pertsona zara? Anima zaitez eta igo zure hautagaitza!

Sektorea

Sektore publikoa eta GKE-ak

Enpresaren arloa

Administrazioa eta finantzak

Ikasketak

B2 titulazioaren baliokideak diren euskararen eta ingelesaren ezagutzak eta/edo B2 titulua, Hizkuntzetarako Erreferentziazko Europako Esparru Komunak eta 297/2010 Dekretuak (219. EHAA, 2010eko azaroaren 15ekoa) xedatutakoaren arabera.

Esperientzia

5 urte baino gehiago

Idiomas

Euskara Ertaina (B2)

Ingelesa Ertaina (B2)

ieTeam Donostia

Zuatzu Enpresa Parkea, Edificio Europa
5. Solairua, 3. Lokala
20018 Donostia,
Gipuzkoa
T. (+34) 943 536 124

ieTeam Bilbao

Bizkaiko Parke Teknologikoa 
804. Eraikina, 302. Moduloa
48160 Derio
Bizkaia
T. (+34) 946 421 108

ieTeam Brasil

Rua Cardeal Arcoverde 
2450 - Pinheiros
São Paulo - SP
05408-003
T. (+55) 11 3562-1830

ieTeam Middle East

Umm Ramool
Plot 54, Dubai, United Arab Emirates
P.O. Box 915050
+ 971 504539419

ieTeam Kolombia

Cl. 69a #9-66,
Bogotá, Colombia
T. (+57) 313 374 2399

Configuración de cookies

Utilizamos cookies propias y de terceros para obtener datos estadísticos de la navegación de nuestros usuarios y mejorar nuestros servicios.
Puedes aceptar nuestra política de cookies o elegir las cookies que deseas descargar en las opciones.