Lanpostu eskaintzak / KANPO SAREAREN PLANGINTZA ETA GARAPENEKO ARDURADUNA

BTI
18/04/2024
Bizkaia (Espainia)

KANPO SAREAREN PLANGINTZA ETA GARAPENEKO ARDURADUNA

BTI, Euskadiko Nazioartekotze Agentzia, KANPO SAREAREN PLANGINTZA ETA GARAPENEKO ARDURADUN baten bila dabil. Lan-eskaintza interesatzen zaizu? Orduan jarraitu irakurtzen! BTI-ren HELBURUA: Basque Trade & Investment euskal empresei kalitatzeko zerbitzua eskaintzea du helburu nazioartekotzeko asmoa duten proiektuen garapenean. Kartara eginiko zerbitzua da, enpresen esportazioak eta nazioartekotzea sustatzeko, merkatu estrategikoetan posizionatzea helburu duten jarduerak bultzatzeko eta merkataritza- eta produkzio-ezarpenak egiteko behar den laguntza teknikoa emateko, besteak beste. LANPOSTUAREN HELBURUA: Agentziako Kanpo Sareko zuzendaritzaren menpe, Kanpo Sareko bulegoen jardueren plangintza eta koordinazioa gainbegiratzeaz eta bultzatzeaz arduratuko da, identifikazio eta dinamizazio jarduerak garatuz ezarritako helburuak lortzeko. Era berean, saileko zuzendaritzari lagunduko dio bere unitatearen kudeaketa plana egiten eta lotutako KPI-ak kudeatzen. LANPOSTUAREN FUNTZIO ETA ZEREGINAK: Plangintza eta koordinazioa - Kanpoko Bulego Sareari laguntzea urteko kudeaketa planak prestatu. - Kudeaketa planetan planifikatutako jarduerak eta ekintzak gainbegiratu. - Jardueraren berri ematea, desbideratzeak identifikatuz eta plangintza berria eginez. - Kanpo Sarearen Merkataritza Plana dinamizatzen, planifikatzen eta diseinatzen laguntzea, herrialde edo/eta eskualde mailan hedatzeko. - Sarearen zuzendaritzarekin batera, zerbitzu berrien, kudeaketa eta planifikazioa, jardueren (ezarpenak) eta ezagutza eta esperientzia eredu partekatuen diseinuaren kudeaketa eta planifikazioa bultzatzea. - Kanpo Sarearen Jarraipen eta kontroleko arduradunarekin elkarlanean, ebaluaziorako eta koordinaziorako mekanismoak sustatzea jarduerak, programak eta arrakasta-kasuak baloratzeko. - Bi noranzkotako kanalak sortzen laguntzea, Kanpoko Sarearekin lotutako arloen arteko lankidetza-sinergiak ahalbidetzeko. Arloko zuzendaritzari laguntza ematea jarduera estrategikoetan. Sarearen garapena - Unitatearen kudeaketa-plana garatzeko beharrezkoa den informazio estrategikoa dinamizatu eta identifikatu. - Kanpo Sarearen Jarraipen eta Kontroleko arduradunarekin elkarlanean, helburu diren merkatuak identifikatzeko koordinazio-kanalak ezarri, haien jarduera eta plangintza barneratuz. - Geografia ugarien arteko beharrak eta negozio-sinergiak zabaltzeko gainbegiraketa eta partaidetza-lana egitea. - Garapenerako proposamenak eta elkarlanerako ereduak gauzatu, sarearen ahalmenak handitzeko aukerak identifikatuz. - Kanpoko sareko bulegoetako jarduketen, ekitaldien eta abarren arrakasta-kasuak identifikatu, kasua prestatu, planifikatu eta beste bulego batzuetara zabaltzeko dinamikak ezarri. - Garapenerako proposamenak dinamizatu, kudeatu eta identifikatu, elkarlanerako ereduak gauzatuz eta sarearen ahalmenak handitzeko aukerak identifikatuz. - Sareko jardueren estrategia ebaluatzeko metodologiak sustatu eta horien aurrerapenaren jarraipena eta kontrola egitea zuzendaritzari laguntza emateko. - Unitateen eta bulegoen beharrei erantzuna ematea, horiek guztiak koordinatuz. ESPERIENTZIA: - 5 urteko esperientzia kudeaketa nazioartekotze arloetan. - 3 urte baino gehiagoko esperientzia saileko arduradunaren funtzioa hartuz eta arloko zuzendaritzari laguntza emanez. - Esperientzia egiaztatua arduradun gisa merkatua/ekipoak eta/edo lankidetzak garatzeko ildoak ezartzen. - Esperientzia unitateko zuzendaritzari KPI-en inguruko reportinga egiten. - Esperientzia nazioarteko proiektuak, negozio-garapenak eta jarduera-ildoak identifikatzen eta definitzen. - Hainbat lekutan kokatutako lantaldeak/proiektuak eta kanpoan egiturak dituzten erakundeen kudeaketan esperientzia izatea. - Kudeaketa aurreratuko ereduen arabera lan egin izana baloratuko da. - Aurretiazko esperientzia izatea baloratuko da, atzerrian egonaldia eginda. ZER PROBIL BILATZEN DUGU? - Goi-mailako unibertsitate prestakuntza eta Graduondoa edo masterra izatea baloratuko da. - Ezinbestekoa da taldean lan egiteko gaitasuna, bezeroarenganako orientazio handia eta erantzukizuna izatea. Antolaketa eta planifikazioa eta ingurune berrietara egokitzeko gaitasuna ezinbestekoak dira jarrera hori hartzeko. Gainera, lidergoa eta proiektuak/taldeak koordinatzeko gaitasuna izan behar dituzu. Oinarriak: https://drive.google.com/file/d/1gpHvhD1VcF2HrnCPprGe-WjOuHQWWmwo/view Bilatzen ari garen pertsona zara? Anima zaitez eta igo zure hautagaitza!

Sektorea

Sektore publikoa eta GKE-ak

Enpresaren arloa

Proiektuen zuzendaritza

Ikasketak

B2 titulazioaren baliokideak diren euskararen ezagutzak eta/edo B2 titulua eta C1 titulazioaren baliokideak diren ingelesaren ezagutzak eta/edo C1 titulua, Hizkuntzetarako Erreferentziazko Europako Esparru Komunak eta 297/2010 Dekretuak (219. EHAA, 2010eko azaroaren 15ekoa) xedatutakoaren arabera.

Esperientzia

5 urte baino gehiago

Idiomas

Euskara Ertaina (B2)

Ingelesa Altua (C1)

ieTeam Donostia

Zuatzu Enpresa Parkea, Edificio Europa
5. Solairua, 3. Lokala
20018 Donostia,
Gipuzkoa
T. (+34) 943 536 124

ieTeam Bilbao

Bizkaiko Parke Teknologikoa 
804. Eraikina, 302. Moduloa
48160 Derio
Bizkaia
T. (+34) 946 421 108

ieTeam Brasil

Rua Cardeal Arcoverde 
2450 - Pinheiros
São Paulo - SP
05408-003
T. (+55) 11 3562-1830

ieTeam Middle East

Umm Ramool
Plot 54, Dubai, United Arab Emirates
P.O. Box 915050
+ 971 504539419

ieTeam Kolombia

Cl. 69a #9-66,
Bogotá, Colombia
T. (+57) 313 374 2399

Configuración de cookies

Utilizamos cookies propias y de terceros para obtener datos estadísticos de la navegación de nuestros usuarios y mejorar nuestros servicios.
Puedes aceptar nuestra política de cookies o elegir las cookies que deseas descargar en las opciones.