Lanpostu eskaintzak / HAUTAKETA ARDURADUNA

ieTeam Bizkaia
09/10/2023
Bizkaia (Espainia)

HAUTAKETA ARDURADUNA

We are ieTeam! We are yellow! Aholkularitza-enpresa bat gara, duela 10 urte sortu zena, aholkularitza-mundua iraultzeko helburuarekin. 4 negozio-arlotan espezializatuta gaude: Nazioartekotzea, Pertsonak, Estrategia eta Berrikuntza & Startupak eta gure bulego nazionalak zein nazioartekoak hedapen-prozesu betean daude. Oraingo honetan, Bizkaiko bulegorako HAUTAKETA ARDURADUN baten bila gabiltza. Zeren bila gabiltza? - Lantaldeko gehienek psikologiako unibertsitate-prestakuntza dute, baina enpresa-arloko, turismoko eta bestelako profesionalak ere baditugu, beraz, pertsonekin lan egitea gustoko baduzu, zu ezagutzeko interesa dugu - INGELESA eta EUSKERA menperatzea biziki baloratzen dugu. - Gutxienez 5 urteko esperientzia beharko da hautaketa-aholkularitzan, kualifikazio handiko prozesuak kudeatzen maila nazionalean. - Izaera komertziala izatea eskatuko da, negozioa garatzeko eta merkatu berriak aztertzeko aukera emango dizulako. - Teknologia gustuko duten pertsonak interesatzen zaizkigu (Adimen Artifizialean oinarritutako plataforma propioa erabiltzen dugu). - Zure kezka eta jakin-mina askatuko lagunduko dizugu, eta beste arlo batzuetako profesionalekin lan egiteko aukera izango duzu, hala nola, estrategia, nazioartekoa edo berrikuntza. - Azken finean, jende normala bilatzen dugu, kemena duena, bere lana maite duena eta bere egunerokoa gainontzeko "ieTeamer"-ekin partekatzeko ilusioa duena. Zer eskaintzen dugu? - Konfiantzan oinarritzen gara eta proiektuka lan egiten dugu; horrek esan nahi du zure lana eta denbora antolatzeko aukera izango duzula, hori bai... Deadlineak errespetatuz! Gure lehentasuna gure bezeroei kalitatezko zerbitzua eskaintzea delako. - Teknologiaren eta adimen artifizialaren aldeko apustua egiten dugu, etorkizuna orain dela uste dugu, hori bai, alde humanoa lehenesteari utzi gabe, gure taldeak markatzen du aldea! • Pasioz, ilusioz eta energiaz lan egiten duten eta lehen egunetik hartuko zaituzten eta zure garapen profesionalean lagunduko dizuten pertsonen talde gazte batean sartuko zara. - 22 opor-egun + zubi guztiak + astebete Gabonetan eta udan lanaldi jarraitua izango duzu. - Nazioarteko esperientzia bat bizitzeko interesa baduzu, aukera eman ahal dizugu denboraldi batez nazioarteko bulegoren batera joateko. - Bide batez, gure erakundea oso parte-hartzailea da. Horren adierazle da, 25 eta 50 urte bitarteko 24 bazkidek osatzen dutela IETEAM GROUP.

Sektorea

Aholkularitza

Giza Baliabideak

Enpresaren arloa

Pertsonak / GGBB

Ikasketak

La mayoría del equipo tiene formación universitaria en psicología pero también tenemos profesionales de empresariales, turismo y otras. Si te apasiona tu trabajo y las personas nos vale!

Esperientzia

5 urte baino gehiago

Idiomas

Euskara Altua (C1)

Ingelesa Altua (C1)

ieTeam Donostia

Zuatzu Enpresa Parkea, Edificio Europa
5. Solairua, 3. Lokala
20018 Donostia,
Gipuzkoa
T. (+34) 943 536 124

ieTeam Bilbao

Bizkaiko Parke Teknologikoa 
804. Eraikina, 302. Moduloa
48160 Derio
Bizkaia
T. (+34) 946 421 108

ieTeam Brasil

Rua Cardeal Arcoverde 
2450 - Pinheiros
São Paulo - SP
05408-003
T. (+55) 11 3562-1830

ieTeam Middle East

Umm Ramool
Plot 54, Dubai, United Arab Emirates
P.O. Box 915050
+ 971 504539419

ieTeam Kolombia

Cl. 69a #9-66,
Bogotá, Colombia
T. (+57) 313 374 2399

Configuración de cookies

Utilizamos cookies propias y de terceros para obtener datos estadísticos de la navegación de nuestros usuarios y mejorar nuestros servicios.
Puedes aceptar nuestra política de cookies o elegir las cookies que deseas descargar en las opciones.