Ofertas de empleo / WEB DISEINATZAILE ETA GARATZAILEA

AZK
02/04/2024
Gipuzkoa (España)

WEB DISEINATZAILE ETA GARATZAILEA

Komunikazioan eta Branding-ean nahiz edukia sortzera dedikatzen den komunikazio- eta publizitate-agentzia bateko kide izan nahi duzu? Arrasaten (Gipuzkoa) kokatuta, AZK Komunikazio Estrategikoan espezializatuta dago. Komunikazio eta publizitateko ekimen guztietan pertsonarengan jartzen duen ikuspegiagatik bereizten den ageniza da, ulertuz pertsonak direla markei bizitza eta proiektuei grina ematen dietenak. Momentu honetan, AZK-k bere taldea indartu nahi du, eta horretarako bere proiektuak garatzen lagunduko duen web diseinatzaile eta garatzaile baten bila gabiltza. Pertsona ekintzaile eta sortzaile batetan pentsatzen dugu, taldean lan egiteko gaitasuna duena. Interesatzen bazaizu, jarraitu irakurtzen! FUNTZIO NAGUSIAK: - Web diseinua, maketazioa eta garapena. - Webguneen mantenimentua. - Mailing-ak. OINARRIZKO ESKAKIZUNAK: - Formakuntza web diseinu eta/edo garapenarekin zerikusia duten arloetan. - HTML diseinua. - HTML maketazioari eta zerbitzariei buruzko ezagutzak, eta baita CMS, CSS, e-commerce, Adobe pack-i eta abarri buruzkoak ere. - WordPress eta Figma plataforma erabiltzeko ezagutza eta gaitasuna. Bestalde, aukeratzen dugun pertsonak euskara-maila altua izan beharko du, izan ere, euskaraz komunikatzen da taldea bere egunerokotasunean. Gainera, positiboki baloratuko da web diseinu eta garapenaren arloko edozein esperientzia profesional. Interesatzen bazaizu, asko gustatuko litzaiguke zu ezagutzea. Inskribatu zaitez!

Sector

Marketing y comunicación

Área de empresa

Informática

Estudios

Formakuntza web diseinu eta/edo garapenarekin zerikusia duten arloetan.

Experiencia

Menos de un año

Idiomas

Euskera Alto (C1)

Configuración de cookies

Utilizamos cookies propias y de terceros para obtener datos estadísticos de la navegación de nuestros usuarios y mejorar nuestros servicios.
Puedes aceptar nuestra política de cookies o elegir las cookies que deseas descargar en las opciones.